Edukira joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

español  |   english  |   français
Hasiera >> Nortzuk gara >> Elkarteak >> Pottoka arraza berreskuratu eta sustatzeko Gipuzkoako Pottokazale Elkartea

Pottoka arraza berreskuratu eta sustatzeko Gipuzkoako Pottokazale Elkartea

Logo Gipuzkoa

1998an POTTOKA ARRAZA BERRESKURATU ETA SUSTATZEKO GIPUZKOAKO POTTOKAZALE ELKARTEA (G.P.E. aurrerantzean) sortu zen, pottoka arraza berreskuratzeko zaldi hazle hainbatek egiten zuten lana biltzeko helburuz.

Elkartearen lehenengo helburua izan zen ordurako arraza berreskuratzeko egiten ari ziren esfortzuak biltzeko; izan ere, egoera larrian zegoen, hala jasotzen zuen 1996an FAOk, desagertzeko egoeran zeuden arrazen zerrendan. Pottoka arrazarekin lanean zebiltzan Gipuzkoako zaldi hazleak biltzea.

Eusko Jaurlaritzaren ekainaren 7ko 3192 aginduz, onartutako arraza estardarrean oinarrituz berreskuratze lanetan hasi ziren, animaliak kalifikatzeko txanden bitartez. Elkarteak antolatutako txanda horietan animaliaren hainbat neurri jasotzen dira eta bere arrazako ezaugarriak baloratzen dira. Berreskuratze programaren barruan odol eta ile laginak jaso dira baita ere, eta 600 animalien inguruko material genetikoa lortu dute. Material horrekin lanean dabiltza arrazaren purutasunaren jatorria eta egoera ezagutzeko.

GPEren helburuak betetzeko jarduerak dira, besteak beste: azoka ezberdinetan parte-hartzea, arrazaren lehiaketa morfologikoetan parte hartzea, genealogia liburuaren diseinua eta kudeaketa, hazkuntzak kontrolatzea, laguntzak kudeatzea, kalifikazio txandak antolatzea.
Azpimarratu beharra dago baita ere arraza berreskuratzeko elkartearen eta administrazioen arteko lankidetza; hori lortzeko hitzarmenak sinatu dituzte eta ikastaroak antolatu.

Etorkizunera begira, GPE hainbat proiekturekin lanean dabil, zaldiketarako eta mendi garbiketarako erabilitako arrazak mantentzen lagunduko duten animaliei balio erantsia gehitzeko. Bere portaera eta baserritargarritasuna direla-eta arraza oso ondo egokitzen da bi eremu horietara.

Gaur egun, 2008an, elkarteak 80 bazkide ditu eta horien artean banatzen dira arraza estardarraren barruan kalifikatutako 3 urte baino gehiagoko 600 animalia.

Helbidea:
Joan XXIII, 16B
Posta kodea:
20730
Udalerria:
Azpeitia
Probintzia:
Gipuzkoa
Persona de contacto:
Mirari Inza
Telefonoa:
943 08 38 91
E-maila:
gipuzkoa@pottoka.info
Bizkaiko pottoka Gipuzkoako pottokazaleen elkartea Arabako Pottoka Elkartea

Joan XXIII, 16B - 20730 AZPEITIA(GIPUZKOA) - Tel.: 943 08 38 88 - info@pottoka.info

Erabilera Baldintzak - Pribazitate politika - Cookien politika

Web mapa - Harremanak - Aplikazio sarbidea