Edukira joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

español  |   english  |   français
Hasiera >> Albisteak >> POTTOKA ARRAZAREN ESTANDAR RAZIALA BERRITUTA

POTTOKA ARRAZAREN ESTANDAR RAZIALA BERRITUTA

2011-02-04

Pottoka arrazaren arau espezifiko berriak onartuta

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako Sailburuaren 2010eko azaroaren 12ko Aginduaren bidez, Pottoka edo Euskal Poney zaldi arrazaren arau espezifikoak onartu ziren. (EHAA, 16 zkia, 2011ko urtarrilak 25)
Agindu honek, 1995eko Ekainaren 7ko Agindua indargabetzen du.

Agindu berri honekin, 1996az geroztik Administrazioak zein Pottoka Hazleen Federazioak ikerketa zoometrikoen eta zentsuen inguruan egindako lanen emaitzak bildu nahi izan dira.

Lan hauetatik ondorioztatzen denez, arraza-prototipo berri bat ezarri beharra dago, eta horrekin batera, Liburu Genealogikoa arau berrietara egokitu beharra ere.

Egia bada ere gaur egun Pottoka arrazaren egoera 1996koa baino hobera dela, desagertzeko zorian dago oraindik. Horrela, Pottokaren arraza-estandar berri hau ezarriz animaliak arraza horretarakoak direla ziurtatzeko tresnak prestatu nahi izan dira eta, aldi berean, estandarraren irizpideak batu.

Hau guztia Pottoka zaldi arraza berreskuratzeko eta genetikoki hobetzeko programak bultzatzen dituen zaldi-hazkuntza sustatzeko da.

Informazio gehiago (+)

Bizkaiko pottoka Gipuzkoako pottokazaleen elkartea Arabako Pottoka Elkartea

Joan XXIII, 16B - 20730 AZPEITIA(GIPUZKOA) - Tel.: 943 08 38 88 - info@pottoka.info

Erabilera Baldintzak - Pribazitate politika - Cookien politika

Web mapa - Harremanak - Aplikazio sarbidea

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.