Edukira joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

español  |   english  |   français
Hasiera >> Albisteak >> Pottoka eguna

Pottoka eguna

2008-03-05

Turtziozek pottokaren inguruko jardunaldia egingo du; gainera, bigarren urtez azokan montxino motako behi-haziendak erakusketa bat egingo du.

Maiatzaren 1ean Turtziozen Pottoka Eguna ospatuko da, euskal poni garrantzisuenaren erakusketa egiteko. Arraza hori desagertzeko zorian dago eta erakunde nahiz abeltzainak berreskuratzeko lanetan dabiltza. Gainera, bigarren urtea da zaldi erakusketarekin batera behi-azienda montxino erakusketa egingo dena.

Azoka goizeko 9:30ean hasiko da. Une horretatik aurrera, bisitariek Turtziozeko kale nagusian hainbat nekazaritza produktu erosi ahal izango dituzte. Hogei bat baserritarrek baratzeko produktuak eskainiko dituzte, baita beste motakoak ere, adibidez: urdaia, txakolina, eztia, ogia, gazta, landare eta loreak. Gainontzeko postuetan eskuz landutako lanak egingo dira, material ezberdinetakoak: egurra, larrua, zeramika, beira edo metala.

Bertaratuek behi-azienda montxinoa destatzeko aukera izango dute gainera, udaletxeko arkuetan, 13:00etan. Pintxoak euro batekoak izango dira eta jasotako dirua saharaui herrira bidaliko da laguntza humanitario moduan. Gainera, alternatiba moduan, taloa, sagardoa eta txakolina dastatu ahal izango dira txoznan, eta azoka guztia Izar Gazteak trikitixak alaituko du.

Pottoka Eguna 1998an hasi zen ospatzen herriko frontoian eta zezen plazan. Antolaketak azken edizioetako jardunaldiak Turtzioz kalean egiteko apostua egin du ordea, herri guztiak parte hartu ahal izateko. Juan Antonio Casares udalerriko kultura zinegotziak gogoratu du azoka goizez egingo dela "baina arratsaldean bisitariek gure aisialdi guneetara bertaratu ahal izango dute eta Turtziozeko ondare monumentala ezagutu, bertako herritar, inguru eta eguneroko egoerak ezagutuz". Edonola ere, bisitariak udalerriko web orri berria (www.turtzioz.org) ikusi eta bere txangoa prestatu ahal izango du.

POTTOKA. Pottoka Euskal Herriko ponia da, bertakoa. Landako zaldi arraza sendoa da, historiaurreko kobatan jada irudikatua. Antzinatetik basa-taldeetan bilduta bizi izan dira. Iraganean hainbat lanetarako erabili zituzten: meatze bagoiak garraiatzea, nekazaritza labore-lurrak eta baserri lanak egitea, ote zuria garbitzea eta mendiko larreak garbitzea, zerealak gari-jotzea eta baita harategiei haragiz hornitzea ere.

AZIENDA MONTXINOA. Behi montxinoa Bizkaia, Burgos eta Kantabriako mendietan aske bizi den tokiko arraza da. Erasorako joera duenez, antzina Agüerako eskualdean nobilladak egiteko erabiltzen zen. Animalia txikia da, ile ugariduna eta oso sendoa. Ezaugarri horiek ditu bizi den tokian baldintza gogorrak jasan behar dituelako (hotz handia neguan eta janari gutxi); izan ere, urte osoan mendian egoten da. Bizkaian Karrantza, Turtzioz, Artzentales eta Sopuerta udalerriek izan zituzten arraza horretako lehenengo animaliak. 60ko hamarkadatik buru kopurua asko jaitsi da.

JARDUERAK

9:30 Azoka hasiko da.

11:00 Ahur parkea frontoiean.

12:00 Tronpen dantzariaren eta "Gelo" dantzari ospetsuaren erakusketa.

13:00 Haragi errea dastatzea udaletxeko arkuetan. Lortutako irabaziak Saharara eramango dira.

13:30 Sari banaketa.

Jaialdia Izan Gazteak trikitixa taldeak alaituko du.

 

Bizkaiko pottoka Gipuzkoako pottokazaleen elkartea Arabako Pottoka Elkartea

Joan XXIII, 16B - 20730 AZPEITIA(GIPUZKOA) - Tel.: 943 08 38 88 - info@pottoka.info

Erabilera Baldintzak - Pribazitate politika - Cookien politika

Web mapa - Harremanak - Aplikazio sarbidea