Edukira joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

español  |   english  |   français
Hasiera >> Albisteak >> Arabako Pottoka Lehiaketak desagertzeko arriskuan dagoen arraza berreskuratzea izango du helburu

Arabako Pottoka Lehiaketak desagertzeko arriskuan dagoen arraza berreskuratzea izango du helburu

2008-09-25

Lehiaketa lurralde horretan egingo da, Pottoka desagertzeko arrisku gehiena han baitago.

Hanka motzak eta gorputz zabala ditu, izaera ernea eta ingurura egokitzeko ezohiko gaitasuna. Pottokak dira, euskal zaldi arraza. Araban ordea, gutxitzen doaz. Hori dela eta, desagertzeko arriskuan daudelako, pottokek igande goizean Mendizabala barrutia beteko dute. Izan ere, Animalia honen euskal federazioak I. Euskal Herriko Pottoka Txapelketa Araban ospatzeko apostua egin du.

Narciso Arrillaga elkarteko lehendakariak honela dio: "Arabako egoera larria da: lau pottoka abeltzain bakarrik daude". Lauen artean 15 pottoka dituzte. Taldea askoz ere txikiagoa da Gipuzkoako eta Bizkaiko abeltzainen artean dituzten 535 pottokekin alderatuz gero. Eta joera ez da oso itxaropentsua.

Baserrietako mekanizazioak pottokaren jarduera eremua murriztu zuen. Eta gaur egun aisialdiko ekitaziorako bakarrik erabiltzen da. Jarduera hori txapelketako garrantzitsuena izango da; izan ere, Mendizabalara bertaratuko diren ume guztiek- eta baita helduek ere- parkingera arte eramango diren 100 zaldi baino gehiagoren gainean ibiltzeko aukera izango dute. Gainera bi kare-harrobi presatuko dira -zaldiz bultzaturiko gurdiak- eta horietan ibilbide motzak egingo dituzte.

Baina txapelketa igandean ere presente egongo da, morfologia proba garrantzitsuak egingo dituzte- hiru urtetik gorakoak pottoka arrazakoak direla egiaztatzea-, baita jarrera probak ere. Atal horrek interes berezia du; izan ere, zaldi txikienen lasaitasuna eta baliogarritasuna ebaluatzen dira eta horretarako hainbat jarduera egiten dira: zaldiak gidatzeko probak, atoian zamatzea, baita eskuak eta hankak eskatzea bezalako jarduera erraza eta polita ere. Euren zintzotasuna eta izaera lasaia behatzean da helburua; hots, arriskurik ez duten eta umeen lagun bihurtzen dituzten berezko dohainak.

Bizkaiko pottoka Gipuzkoako pottokazaleen elkartea Arabako Pottoka Elkartea

Joan XXIII, 16B - 20730 AZPEITIA(GIPUZKOA) - Tel.: 943 08 38 88 - info@pottoka.info

Erabilera Baldintzak - Pribazitate politika - Cookien politika

Web mapa - Harremanak - Aplikazio sarbidea

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.