Edukira joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

español  |   english  |   français
Hasiera >> Albisteak >> SAN MIGEL FERIA IRUÑAN

SAN MIGEL FERIA IRUÑAN

2009-09-25

Irailaren 29an urteroko San Migeletako zaldi feria ospatuko da Iruñan.Bertara salmentarako zaldi aziendekin joan nahi duten abeltzainei gogora arazi nahi diegu Nafarroako Gobernuak jartzen dituen baldintzak:

- Europar Batasuneko beste herrialde batetara eramateko behar diren agiri sanitarioak 504/2008 zenbakia duen Europar Erregelamenduaren arabera edo 93/623 edo 68/2000 Europar Erabakien arabera, erregelamendua indarrean sartu aurretik identifikatuta bazeuden, identifikatutako animaliei bakarrik egingo zaizkie.

- Erregelamendu honen arabera identifikatuta ez dauden animaliak EZINGO DIRA BIDALI EUROPAR BATASUNEKO BESTE HERRIETARA.

Baldintza hauen arabera, feriara eramaten diren aziendak eta saldu ondoren Espainiatik kanporako badoaz, Nafarroako Gobernuko Abeltzaintza Zerbitzuak behar dituzten agiri sanitarioak egiteko, derrigorrez mikrotxiparekin identifikatuta joan eta bakoitzaren pasaportea eraman beharko dute.

Bizkaiko pottoka Gipuzkoako pottokazaleen elkartea Arabako Pottoka Elkartea

Joan XXIII, 16B - 20730 AZPEITIA(GIPUZKOA) - Tel.: 943 08 38 88 - info@pottoka.info

Erabilera Baldintzak - Pribazitate politika - Cookien politika

Web mapa - Harremanak - Aplikazio sarbidea