Edukira joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

español  |   english  |   français
Hasiera >> Albisteak >> POTTOKA ARRAZAREN GIPUZKOAKO VI. TXAPELKETA MORFOLOGIKOAREN EMAITZAK

POTTOKA ARRAZAREN GIPUZKOAKO VI. TXAPELKETA MORFOLOGIKOAREN EMAITZAK

2009-10-15

Urriaren 11n Ormaiztegin ARRASTOAK bertako arrazen erakusketaren X. edizioa ospatu zen, erakusketa honen barruan Pottoka Arrazaren Gipuzkoako VI. Txapelketa Morfologikoa ospatu zen.

Txapelketa honetan Gipuzkoako Pottokazale Elkarteko 9 bazkideen 32 Pottokak parte hartu zuten, 4 ataletan banatuta. Pottokak aurkeztu Iratxe Castrillo eta Iñigo Pascual albaiteroak epaile lanak egin ondoren, emaitza hauek jaso ziren:

1go ATALA: 3 urtetik gorako zaldiak

1goa.- "POTTO" ( SS-567-O) Begoña Ibarguren-ena (Zizurkil)
2. .- "EDER" (BI-S-399) Jesús Mendia-rena (Bergara)
3. .- "ANBOTO" (SS-835-Y) Oskar Madinabeitia-rena (Eskoriatza)

2. ATALA: 3 urtetik gorako behorrak

1goa.- "DEI" (BI-R-155) Narciso Arrillaga-rena (Zubieta-Donostia)
2. .- " GOIU" (BI-U-723) Jesús Mendia-rena (Bergara)
3. .- "ENBATA" (SS-242-Q) Begoña Ibarguren-ena (Zizurkil)

3. ATALA: 6 eta 36 hilabete bitarteko zaldikoak

1goa.- "GAR" (SS-265-W) Begoña Ibarguren-ena (Zizurkil)
2. .- "URRAKI" (SS-189-W) Luis Uzkudun-ena (Errezil)
3. .- "LAPUR" (SS-047-W) Mendibitzu E.Z.-rena (Aretxabaleta)

4. ATALA: 6 eta 36 hilabete bitarteko behokak

1goa.- "LAÑU" (SS-929-W) Jesús Mendia-rena (Bergara)
2. .- "EKARBIO" (SS-481-W) Jesús Garmendia-rena (Belauntza)
3. .- "BIXKOR" (SS-863-W) Begoña Ibarguren-ena (Zizurkil)

Goizean zehar, euriak uzten zuen neurrian, feri lekuaren inguruan pottoka gainean ibiltzeko aukera ere izan zen.
Bestalde, Vanesa Ugarteren eskutik heziera naturalaren bitartez Pottoka bat hezitzeko nola eman lehenengo pausoak ikasteko aukera egon zen. Baita 15 egunetan landu ondoren zein aurrerapen egiten dituen ikusteko aukera ere izan zen, horrela Pottokak sokatik, soka luzearekin, gainean ibiltzeko zaltokia jarrita ikusi ziren.

Bizkaiko pottoka Gipuzkoako pottokazaleen elkartea Arabako Pottoka Elkartea

Joan XXIII, 16B - 20730 AZPEITIA(GIPUZKOA) - Tel.: 943 08 38 88 - info@pottoka.info

Erabilera Baldintzak - Pribazitate politika - Cookien politika

Web mapa - Harremanak - Aplikazio sarbidea