Edukira joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

español  |   english  |   français
Hasiera >> Albisteak >> EPOFE ECUZAR 2010 ERAKUSKETAN

EPOFE ECUZAR 2010 ERAKUSKETAN

2010-05-05

Pottokak ikusgai ECUZAR 2010 erakusketan EPOFEren eskutik.

Apirilaren 30etik maiatzaren 2ra "ECUZAR, Salón Internacional del Caballo Ibérico" erakusketaren edizio berri bat ospatu zen Zaragozan.

Oraingoan, Pottoka arraza bertan izan zen. Bere estandna izan zuen eta bertan arrazaren ezaugarrien berri eta bere inguruko informazio desberdina banatu zen. Honez gain, bi Pottoka, gainean ibiltzeko prestatutakoak, bertan izan ziren ikusgai.

Eraman ziren Pottokak, bi zaldi zikiratuak, erakusgai egoteaz gain beraien prestakuntza erakuts ahal izan zuten horretarako prestatuta zeuden erakustokiko pistetan.
Beste bertako-arraza batzuk ere parte hartu zuten, hau da Asturkoia eta Losinoa.

Erakusketa irekia izanik eta partaidetzaren balorazio oso positiboa izan denez, etorkizunari begira EPOFE-k ez du baztertzen horrelako erakustaldi gehiagoetan parte hartzea, arraza eta bere ezaugarriak eta aukerak ezagutzera emateko.

Bukatzeko, EPOFE-tik eskertzea besteri kez ECUZAR-eko antolatzaileei aukera hau emateagatik eta etorkizunean ere elkarlanean jarraitzea espero dugu.

 

Bizkaiko pottoka Gipuzkoako pottokazaleen elkartea Arabako Pottoka Elkartea

Joan XXIII, 16B - 20730 AZPEITIA(GIPUZKOA) - Tel.: 943 08 38 88 - info@pottoka.info

Erabilera Baldintzak - Pribazitate politika - Cookien politika

Web mapa - Harremanak - Aplikazio sarbidea