Edukira joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

español  |   english  |   français
Hasiera >> Albisteak >> POTTOKA ARRAZAKO GIPUZKOAKO VII. TXAPELKETA MORFOLOGIKOA.

POTTOKA ARRAZAKO GIPUZKOAKO VII. TXAPELKETA MORFOLOGIKOA.

2010-10-07

Datorren igandean, Urriak 10, Ormaiztegin Pottoka Arrazako Gipuzkoako VII. Txapelketa morfologikoa ospatuko da.

Datorren igandean, Urriak 10, Ormaiztegin goizeko 11etatik aurrera Pottoka Arrazako Gipuzkoako VII. Txapelketa morfologikoa ospatuko da.

Ormaiztegiko Udalak egun horretarako antolatzen duen "ARRASTOAK" bertako arrazen erakusketaren barruan ospatuko da Txapelketa hau.

Txapelketan Gipuzkoako Pottokazaleen Elkarteko 8 kideen 26 Pottokak parte hartuko dute eta lau ataletan banatuko dira:

 

ATALAKATEGORIAKPARTE-HARTZAILEAK
1goa3 URTETIK GORAKO ZALDIAK4
2.3 URTETIK GORAKO BEHORRAK8
3.2008 URTEKO MOXALAK5
4.2009 ETA 2010 URTEKO MOXALAK9

Egun horretan animaliak aztertzen ibiliko diren epaileak, atal bakoitzean Pottoka arrazako ezaugarriak hobeto betetzen dituzten hiru animaliak aukeratu beharko dituzte.

Goizean zehar, umeak Pottoka gainean ibiltzeko aukera izango dute eta Pottokak era naturalean hezitzeko zein aukera dauden Vanesa Ugarteren eskutik ezagutzeko aukera ere izango da.

ARRASTOAK ERAKUSKETA 2010, PROGRAMA

 

Bizkaiko pottoka Gipuzkoako pottokazaleen elkartea Arabako Pottoka Elkartea

Joan XXIII, 16B - 20730 AZPEITIA(GIPUZKOA) - Tel.: 943 08 38 88 - info@pottoka.info

Erabilera Baldintzak - Pribazitate politika - Cookien politika

Web mapa - Harremanak - Aplikazio sarbidea