POTTOKA ARRAZAREN INGURUAN IKERKETA LAN BERRI BAT.
2011-10-12
10 urteko kontserbazio programen eragina Pottoka zaldi arrazaren aniztasun genetikoan - bere jatorriaren arrasto berriak
Egileak:
F. Rendo, M. Iriondo, C. Manzano eta A. Estonba
Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia saila; Zientzia eta Teknologia Fakultatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Bilbao- Bizkaia.
Ikerketa lan hau "Journal of Animal Breeding and Genetics" aldizkarian argitaratuko da, online edizioan eta paper edizioan.
Laburpena
Bertan, Pottoka arrazako 463 zaldieei egindako azterketa genetikoen emaitzak aurkezten ditugu, zaldiak lau belaunaldietan banatuta zeuden eta azterketan 17 mikrosatelite markatzaile erabili dira. Pottoka arrazaren kontserbazio programaren hasieratik 10 urte pasa ondoren, arrazaren aniztasuna azaltzen duten balio genetikoak altuak eta egonkorrak direla ikusi da, kontserbazio programaren arrakasta adieraziz. ASB23, HM53 eta HTG20 mikrosateliteentzat alelo nuluak aurkitu ditugu Pottoka hauetan. Iberiar Penintsulako beste Pony arrazetatik lortutako informazioarekin batera, aurkikuntza honek mikrosatelite horiek analisi filogenetikoak eta aitatasun frogak egiteko ez direla erabili behar adierazten digu, arraza hauetan bederen. Beste zaldi arraza batzuekin alderatuz arraza honek duen heterozigosia eta aleloen frekuentzien erdiguneekiko azaltzen duen gertutasun genetikoa kontutan izanda, Pottoka arrazaren alelo frekuentziak gaur eguneko Europar zaldien arbasoek zituztenetatik daudela esan daiteke.
Lan honetan lortutako emaitzak eta Iberiar Penintsulako pony eta zaldi arrazetan aurretik egindako ikerketek Europa Atlantiko zonaldeko zaldi arraza guztiek jatorri berdina duten ideia indartzen dute. Alderantziz, gure emaitzak ez dute adierazten arraza hauek Iberiar Penintsulan jasandako etxekotzearen ondorioz datozenik, ezta ere garai bateko zaldi iberiarraren geneak bere ondare genetikora erantsi dituela beste zaldi arraza batzuk baino neurri handiagoan behintzat.
Hemen artikulu osoa ikusi ahal izango duzu JATORRIZKO ARTIKULOA.pdf