Edukira joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

español  |   english  |   français
Hasiera >> Albisteak >> SANTA LUTZI FERIA 2014, ZUMARRAGAN

SANTA LUTZI FERIA 2014, ZUMARRAGAN

2014-11-07

Zumarragako Udalak, Zaldi Abereen Sariketa antolatu du Santa Lutzi egunerako.

 

Datorren abenduaren 13an, larunbata, Santa Lutzi egunez Zumarragan (Gipuzkoa) Zaldi Abereen Sariketaren beste edizio bat ospatuko da Zumarragako Udalak antolatuta.
Sariketa honen barruan Pottoka arrazak bere atala izango du, bertan hiru kategoria izango dira ondoren azaltzen diren sariekin:
- Zaldiak (3 urte edo gehiago): 3 sari (gehienez) 300€koak
- Behorrak (3 urte edo gehiago): 3 sari (gehienez) 250€koak
- Urteko moxala (2014n jaiotako zaldikoa nahiz behoka): 3 sari (gehienez) 200€koak

Ganaduzaleak izena eman beharko dio Zumarragako Udaleko sariketa batzordeari, azaroaren 28ko ordu biak baino lehen, 943-72.35.10 telefonora deituta.Izena ematerakoan honako datuok jakinarazi beharko dira:
- Ganaduzalearen izena eta helbidea.
- Sariketako atal bakoitzera aurkeztu nahi dituen abelburuen identifikazio zenbakia. Sariketara gehienez ere BOST abere aurkez daitezke.
- Pottoken kasuan abereen kalifikazio agiria (3 urtetik gorakoena), dagokion Lurraldeko Pottoka Elkarteak emana
Ganaduzaleak berak ekarri beharko du ganadua abenduaren 13ko goizeko 9,00ak baino lehen, eta Urdaneta hiribideko feria lekuan horretarako jarritako lekuan esango zaio non jarri behar dituen abereak, sariketako abereentzat leku berezia izango baita. Eguerdiko ordu biak baino lehen ezin izango da sariketako abererik jaso.
Abere guztiek gaur egungo legediak eskatzen dituen osasun eta identifikazio agiriak izan beharko dituzte.
Antolatzaileek ez dute bere gain hartuko sariketa hau dela eta gerta daitezkeen lapurreta, min hartze nahiz bestelakorik, ez ganaduzaleari gertatutakorik ez ikusleei eragindakorik.
Araudi osoa lotura honetan begira daiteke: Zumarragako Zaldi Abereen sariketako araudia 2014.pdf

Pottokei buruzko liburua jeitsiPottokei buruzko liburua jeitsi
Zuahitz genealogikoaZuahitz genealogikoa
DokumentazioaDokumentazioa
Bizkaiko pottoka Gipuzkoako pottokazaleen elkartea Arabako Pottoka Elkartea

Joan XXIII, 16B - 20730 AZPEITIA(GIPUZKOA) - Tel.: 943 08 38 88 - info@pottoka.info

Erabilera Baldintzak - Pribazitate politika - Cookien politika

Web mapa - Harremanak - Aplikazio sarbidea