Edukira joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

español  |   english  |   français
Hasiera >> Albisteak >> POTTOKA EGUNA 2019

POTTOKA EGUNA 2019

2019-05-23

POTTOKA ZALDI ARRAZAK BERE EGUNA OSPATUKO FAMILIEI ETA HAURREI ZUZENDUTAKO JAI EGUNEAN

Pottoka Eguna Bizkaiko Pottoka Hazleen elkarteak eta Goikomendi Klub Hipikoak  antolatutako erakusketa da. Datorren igandean, maiatzak 26, goizeko 10etatik arratsaldeko 3rak arte Zazpigarren edizioa ospatuko da, Lemoiz-ko Andraka gainean Goikomendi klubaren instalazioetan.

Ekitaldi honetan eduki kulturala, didaktikoa eta kirola bateratuko dira eta bertan Pottoka zaldi arraza ezagutzera eman nahi da, gure ondarearen bitxietako bat.    

Arrazaren ezaugarriak azalduko dira, kiroletako bere gaitasuna, bere edertasuna eta bere mantsotasuna. Gerturatzen diren haur guztiak zaldien inguruko mundua ezagutzeko aukera izango dute Pottoka arrazaren eskutik. Egunaren zehar izango ditugun ekintzak: 

  • Pottoka arraza garbiaren inguruko erakusketa didaktikoa 

  • Haurrentzako eskulanen tailerra 

  • Haurrentzako marrazki lehiaketa

  • Zaldi gainean ibilialdiak 

  • Pottoka arrazako zaldien erakusketa eta salmenta 

  • Zalditegiari bisita 

  • Pottoka arraza eta ekitazioari buruz informazioa eta aholkularitza 

  • Heziera klasikoaren eta zaldi gaineko trebetasunen aurkezpenak  

  • Heziera naturalaren erakusketa

  • Zaldi gaineko jolasen txapelketa

  • Biziberriren eskutik adopzioan hartzeko txakurren erakusketa

  • Gorliz-ko artisautsa postuak

  • Gorliz-ko Step Up dantza taldea

  •  

  • Informazio gehiago nahi izanez gero:

Bizkaiko pottoka Gipuzkoako pottokazaleen elkartea Arabako Pottoka Elkartea

Joan XXIII, 16B - 20730 AZPEITIA(GIPUZKOA) - Tel.: 943 08 38 88 - info@pottoka.info

Erabilera Baldintzak - Pribazitate politika - Cookien politika

Web mapa - Harremanak - Aplikazio sarbidea