Edukira joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

español  |   english  |   français
Hasiera >> Albisteak >> Biharko Arrastoak edizioko nobedadeak: pottoka heztea eta antzarak

Biharko Arrastoak edizioko nobedadeak: pottoka heztea eta antzarak

2006-10-07

Tokiko hirurehun animalia arraza baino gehiago erakutsiko dira Ormaiztegin.Erakunsketak egongo dira, dastatzeak

DONOSTIA. DV. Tokiko hirurehun animalia baino gehiago nagusi izango dira bihar, Ormaiztegiko Arrastoak edizio berrian, Euskadiko arraza garrantzitsuenen erakusketan, hain zuzen. Erakusketa publiko bat da, eta baita ere desagertzeko zorian egon diren espezieak zaintzen dituzten elkarteen lan ordainezinaren aldarrikapena. Izan ere, espezie horiek indarberritzen ari dira elkarte horien lanari eta Foru Aldundiaren esfortzu ekonomikoei esker. Horretarako, Foru Aldundiak 49.300 euro eman ditu azken urtean, pasa den urtean baino %23 gehiago, eta 156.555 euro tokiko espezie horiek zaintzen eta sustatzen aritzen direnentzako.

Pottoka bat heztea izango da erakusketako nobedade erakargarrietako bat. Hala azaldu zien Vanesa Ugarte Gipuzkoa Pottoka Elkarteko ordezkariak berriemaileei, Rafael Uribarren Landa Garapeneko diputatuak eta Xabin Ezkurdia Ormaiztegiko alkateordeak batera eman zuten prentsaurrekoan. GPEko ordezkariak urte eta erdiko basa pottoka bati uhala jartzeko zailtasunak azpimarratu zituen; hori egiten erakutsiko zaie bertaratuei. Erakustaldi bat egingo da baita ere jada hezita dagoen hiru urteko animalia batekin.

Tokiko hainbat espezie egongo dira, Ezkurdiaren esanetan. Azpimarratu du lehen aldiz egongo direla antzarak eta okak, ibai karramarroak eta baita ere Euskal Herriko eta lurralde bakoitzeko txapelketak irabazi dituzten lau artzain-txakurrak. Gainera honako hauek miretsi ahal izango dira: berrogei zaldi buru-pottokak, mendiko zaldiak, nafarroako jaca eta burguete--, 24 behi-azienda -betizu, montxino, pirinearra, terreña eta casta navarra arraza-, 22 asto -Enkarterrialdekoak eta Piriniotakoak-, 160 ardi -karrantzarra, latxa, sasi ardi-, 15 ahuntz, 16 txerri...eta oilar eta oilo lote osoak, eta 'Pampina' oilarra horien guztien maskota.

Egitarau zabala

Tokiko arrazen erakusketa goizeko 10:00etan hasiko da. Ordu bete beranduago pottoken lehiaketa hasiko da eta ordu erdi beranduago elkarteek eurek egindako lana azalduko dute, edo bizirauteko arazoak dituzten edo izan dituzten espezie horien haziera sustatzeko jarraitu beharreko prozesua. Iñigo Agirre foru albaitariak azpimarratu zuen ugalketarako ehun eme baino gutxiago dituen arraza galtzeko arriskuan dagoela. Pottokak salbu dira, 500 emeekin; baita betizu behia ere, 300 baino eme gehiagorekin.

Tokiko arraza hauen ekoizpenarekin zerikusia duten hainbat aperitibo emango dira eta gero, 14:30etatik aurrera, bazkari popularra egingo da. 17:00etan artzain-txakurren erakusketa egongo da, asto gaineko ibilaldiak, pottokak heztea, baita urtero milaka pertsona Ormaiztegira erakartzen dituzten jarduera guztiak ere. Pasa den urtean 20.000 inguru bertaratu ziren.

Artikulua Diario Vascon argitaratu zen: http://www.diariovasco.com/prensa/20061007/aldia/doma-pottoka-presencia-ocas_20061007.html

Bizkaiko pottoka Gipuzkoako pottokazaleen elkartea Arabako Pottoka Elkartea

Joan XXIII, 16B - 20730 AZPEITIA(GIPUZKOA) - Tel.: 943 08 38 88 - info@pottoka.info

Erabilera Baldintzak - Pribazitate politika - Cookien politika

Web mapa - Harremanak - Aplikazio sarbidea

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.