BIZKAIAN OSPATUTAKO POTTOKA ARRAZAREN IX. LEHIAKETA MORFOLOGIKOA
2011-06-10
Ekainak 5, igandea, Amorebieta-Etxanoko Jauregibarria zelaian POTTOKA ARRAZAREN BIZKAIKO IX. LEHIAKETA MORFOLOGIKOA ospatu zen.
Ekainak 5, igandea, goizeko 10etatik aurrera Amorebieta-Etxanoko Jauregibarria zelaian Bizkaiko 12 Pottoka-hazleen animaliak aurkeztu ziren arrazaren IX. Lehiaketa morfologikora. Guztira 30 buru aurkeztu zituzten 4 ataletan banatuta eta epaileen esku gelditu ziren arrazaren ezaugarri morfologiko onenak zituztenak aukeratzeko.
Goizean zehar, Pottoka arrazari lotutako ekintza ugari egin ziren, hala nola ibilaldiak umeentzako Pottoka gainean, Pottoken karruselak eta abar.
Eguerdian, Erakunde desberdinetako agintariak bertan zirelarik sarien banaketa egin zen.
Bertan atikitutako dokumentuan azaltzen dira parte hartu zuten animaliak eta lortutako sariak. SARIAK 2011.pdf