Edukira joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

español  |   english  |   français
Hasiera >> Albisteak >> E.PO.FE ETA EUSKADIKO ERRUGBI FEDERAKUNDEAREN ARTEKO HITZARMENA

E.PO.FE ETA EUSKADIKO ERRUGBI FEDERAKUNDEAREN ARTEKO HITZARMENA

2014-01-13

Euskadiko Errugbi Federazioak eta Pottokazaleen Federazioak hitzarmen bat adostu dute pottokaren irudia eta presentzia hedatzeko.

Izan ere, Euskal Herrian jatorria duen animalia hau kirol elkartearen ikurra da aspalditik.
Akordio honen bidez, pottokak ikusgai izango dira partida edo ekitaldi berezietan, zale txikienen gozamenerako.
Gainera, gutxi barru abian jarriko da pottokei buruzko marrazkien edo argazkien lehiaketa, eta aukeratutakoa Euskadiko Errugbi Federazioaren ikur bihurtuko da.
Kirol entitatearen presidentea den Iñaki Laskurainek azaldu zuenez, euskal errugbi jokalariak ez dira nabarmentzen bere tamaina handiagatik, eta pottoka "ondo osatutako animalia da, neurri ertainak eta proporzionatuak ditu eta gorputz gihartsu eta indartsua. Izaeraz, ordea, azkarrak, fidelak eta oso gogorrak dira". Euskadiko Federazioak hau bezalako gizartearentzako probetxuzko ekimeneei lagundu nahi die: "Pottoka ekoizleak ederki ulertzen ditugu; hots, gure nortasunaren altxorretako bat zaintzeko dena ematen ari dira beraien kabuz. Gu errugbia horrela sentitzen dugu: dena eman behar zelaian maite duzun kamisetari, herriari, etabar. Beraz izaera horrekin, bai zaldiarenarekin, bai ekoizleenarekin, bat egiten dugu eta aldarrikatzen dugu".
Euskadiko Pottokazaleen Federazioaren ustez, akordio honek "Pottoka zaldi arraza ezagutzera emateko" balioko du, eta era berean bitxia iruditu zitzaion Pottoka errugbilarien maskota izatea, nahiz bai jokalariek eta zaldiek ezaugarriak partekatu.

Bizkaiko pottoka Gipuzkoako pottokazaleen elkartea Arabako Pottoka Elkartea

Joan XXIII, 16B - 20730 AZPEITIA(GIPUZKOA) - Tel.: 943 08 38 88 - info@pottoka.info

Erabilera Baldintzak - Pribazitate politika - Cookien politika

Web mapa - Harremanak - Aplikazio sarbidea

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.