POTTOKA EGUNA 2014, BIZKAIA
2014-06-04
"POTTOKA EGUNA", POTTOKA ZALDI ARRAZAK BERE EGUNA OSPATZEN DU
"POTTOKA EGUNA" datorren igandean, ekainak 8, Lemoiz-en (Bizkaia) Goikomendi zalditegian ospatuko da. Kirola, kultura eta abeltzaintza uztartuko dituen eguna, familia guztiarentzako feria non Pottoka protagonista izango den.
Egun honen antolatzaileak Bizkaiko Pottoka Elkartea eta Lemoizko Goikomendi zalditegia dira. Goizean zehar ekintza ugari izango dira: zaldi gainean paseoak, umeentzako jolasak, zaldi-heziera klasikoaren erakusketa,"poni games" erakustaldia, moxalen heziketa naturala eta Pottoka arrazaren inguruko azalpen didaktikoak.
Aurreko urteko arrakasta ikusi ondoren, Pottoka egunaren helburua gurea dugun zaldi arraza honen errealitatea ezagutzera ematea da. Arraza honek dituen balioak azalduz, bai kirol mailan eta kultur ondare mailan.
Ekintza denak dohainik izango dira eta familian pasatzeko egun ederra izango da.
POTTOKA EGUNA: POTTOKA EGUNA- GONBIDAPENA ETA PROGRAMA.pdf
Eguna: 2014ko ekainak 8, igandea. 10:00etatik 14:00etara.
Lekua: Finca club hípico Goikomendi. Alto de Andraka 28. 48620 Lemoiz. Bizkaia
Antolatzaileak:
Asociación de criadores de Pottoka de Bizkaia. Harremanetarako: Ainhoa Egia 944555063 aegia@lorra-cg.net /
Club hípico Goikomendi. Harremanetarako: Elixabete Meabe 649385950 clubhipicogoikomendi@gmail.com