Arraza estandarra
- Gurutzerainoko altuera:
- bataz besteko altuera emeentzat 124,97zmtakoa eta arrentzat 123,48 zmtakoa da
- Kolorea:
- beltza edo gaztainkara oso iluna, neguan ile luzea eta ugaria izaten dute.
- Konformazio orokorra:
- ondo proportzionatua, garaiera eta luzera antzekoak ditu.
- Burua:
- soslai zuzena edo azpikonkaboa, piramide itxurakoa eta orokorrean erazkoa da.
- Sudurzulo zabalak eta ezpain lodiak
- Begi biziak ageri-agerian aurpegian eta ilunak
- Belarriak txikiak edo ertainak, erraz mugitzen dituzte.
- Lepoa:
- sendoa, indartsua eta zabala
- Zurda sinplea gurutzeraino, ugaria eta luzea
- Bizkarraldea:
- konkabo samarra
- Zerra:
- laburra, apurtxo bat makotua
- Buztana oso behetik sortzen zaio eta oso zurdatsua
- Gorputz-adarrak:
- luzera ertainekoak, meheak baina indartsuak; hezurdura bikainekoak.
Jeitsi: POTTOKA ZALDI-ARRAZAREN ARAU ESPEZIFIKOAK [pdf][369 Kb.]