"Pottoka izan liteke Euskal Herrian glaziazioa gainditu zuen zaldi bakarra"
2009-03-06
Narziso Arrillaga Euskadiko Pottokazaleen Federazioko presidentea arraza berreskuratzeko lanean aritu da 10 urtez. Tokian tokiko arraza mantentzeak duen garrantzia azpimarratu du, genearen aberastasunagatik eta "ez dakigulako, desagertuko balitz, zer gertatuko litzatekeen".








