POTTOKA ARRAZAREN BIZKAIKO VII. LEHIAKETA MORFOLOGIKOA
2009-05-27
Datorren ekainaren 6ean, larunbata, Amorebieta-Etxanoko Jauregibarria Parkean, Pottoka arrazaren Bizkaiko VII. Lehiaketa morfologikoa ospatuko da.
Ekitaldiaren egitaraua hau izango da:
10:00 Lehiaketa Morfologikoaren hasiera
Bertan Bizkaiko Pottoka elkarteko 12 bazkideen 42 Pottokak parte hartuko dute, ondoren azaltzen diren ataletan banatuta:
1go Atala: 36 hilabetetik gorako Zaldiak
2.Atala: 36 hilabetetik gorako Behorrak
3. Atala: 6 eta 36 hilabete arteko Behokak
4. Atala: 6 eta 36 hilabete arteko Zaldikoak
11:30 Haurrentzako Pottoka gainean ibilaldiak
12:00 Zaldigurdian ibilaldiak
13:00 Sarien banaketa









