POTTOKA ARRAZAKO GIPUZKOAKO VI. TXAPELKETA MORFOLOGIKOA.
2009-10-05
Datorren igandean, Urriak 11, Ormaiztegin Pottoka Arrazako Gipuzkoako VI. Txapelketa morfologikoa ospatuko da.
Datorren igandean, Urriak 11, Ormaiztegin goizeko 11etatik aurrera Pottoka Arrazako Gipuzkoako VI. Txapelketa morfologikoa ospatuko da.
Ormaiztegiko Udalak egun horretarako antolatzen duen "ARRASTOAK" bertako arrazen erakusketaren barruan ospatuko da Txapelketa hau.
Txapelketan Gipuzkoako Pottokazaleen Elkarteko 9 kideen 32 Pottokak parte hartuko dute eta lau ataletan banatuko dira:
| ATALAK | KATEGORIAK | PARTE-HARTZAILEAK |
|---|---|---|
| 1goa | 3 URTETIK GORAKO ZALDIAK | 5 |
| 2. | 3 URTETIK GORAKO BEHORRAK | 13 |
| 3. | 6 ETA 36 HILABETE ARTEKO BEHOKAK | 9 |
| 4. | 6 ETA 36 HILABETE ARTEKO ZALDIKOAK | 5 |
Egun horretan animaliak aztertzen ibiliko diren epaileak, atal bakoitzean Pottoka arrazako ezaugarriak hobeto betetzen dituzten hiru animaliak aukeratu beharko dituzte.
Goizean zehar, umeak Pottoka gainean ibiltzeko aukera izango dute eta Pottokak era naturalean hezitzeko zein aukera dauden Vanesa Ugarteren eskutik ezagutzeko aukera ere izango da.
ARRASTOAK 2009KO ERASKUKETAREN EGITARAUA








