POTTOKA ARRAZAREN GIPUZKOAKO TXAPELKETA MORFOLOGIKOAREN EMAITZAK


2010-10-11
Atzo igandea, Urriaren 11, Ormaiztegin (Gipuzkoa) Urriaren 11n Ormaiztegin ARRASTOAK bertako arrazen erakusketaren XI. edizioa ospatu zen. Egunean zehar antolatutako ekintzen artean , Pottoka Arrazaren Gipuzkoako VII. Txapelketa Morfologikoa azpimarratuko dugu.
Txapelketa honetan Gipuzkoako Pottokazale Elkarteko 7 bazkideen 25 Pottokak parte hartu zuten, 4 ataletan banatuta. Euriaren baimenarekin, Pottokak aurkeztuz joan ziren eta Iñigo Agirre eta Iñigo Pascual albaiteroak epaile lanak egin ondoren, emaitza hauek jaso ziren:
1go ATALA: 3 urtetik gorako zaldiak
1goa.- "ZELANDA" (SS-525-Q) Narciso Arrillaga-rena (Zubieta)
2. .- "ANBOTO" (SS-835-Y) Jesus Mendia-rena (Bergara)
3. .- "URRAKI" (SS-189-W) Luix Uzkudun-ena (Errezil)
2. ATALA: 3 urtetik gorako behorrak
1goa.- "MAKATXIN" (SS-345-O) Jesus Mendia-rena (Bergara)
2. .- "LANBROA" (SS-634-Q) Begoña Ibarguren-ena (Zizurkil)
3. .- "GOIU" (BI-U-723) Jesus Mendia-rena (Bergara)
3. ATALA: 2008an JAIOTAKO MOXALAK
1goa.- "GAR" (SS-265-W) Begoña Ibarguren-ena (Zizurkil)
2. .- "EKARBIO" (SS-481-W) Jesus Mª Garmendia-rena (Belauntza)
3. .- "LAÑU" (SS-929-W) Jesus Mendia-rena (Bergara)
4. ATALA: 2009 eta 2010ean JAIOTAKO MOXALAK
1goa.- "LUR" (SS-930-W) 2009 urtekoa, Jesus Mendia-rena (Bergara)
2. .- "DEIGAIN" 2010 urtekoa, Narciso Arrillaga-rena (Zubieta)
3. .- "BIXKOR" (SS-863-W) 2009 urtekoa, Begoña Ibarguren-ena (Zizurkil)
Goizean zehar, euriak uzten zuen neurrian, feria-lekuan zehar Pottoka gainean ibiltzeko aukera izan zen. Pottoken heziketa naturalaren erakusketa bat ere egin zen, Vanesa Ugarte eta bere taldearen eskutik.
Txapelketa honetan Iparraldeko Pottokazale talde baten bisita izan genuen. Goizean zehar partaideekin solasean egoteko aukera izan zuten, Iparraldean eta Hegoaldean arraza honekin lan egiteko erak ezagutuz.








