POTTOKA ARRAZAREN BIZKAIKO IX. TXAPELKETA MORFOLOGIKOA
2011-05-30
Datorren igandean, ekainak 5, Amorebieta-Etxanoko Jauregibarria parkean POTTOKA ARRAZAREN IX. BIZKAIKO LEHIAKETA MORFOLOGIKOA ospatuko da.
Goizean zehar antolatu diren ekintzak hauek dira:
10:00 Lehiaketa Morfologikoaren hasiera
11:30 Pottoken gainean haurrentzako paseoak
12:30 Pottoken Karrusel Erakusketa
13:00 Sarien banaketa
Bertan 12 ustiategik parte hartuko dute, guztira 32 buru aurkeztuko direlarik 4 ataletan banatuta.
Honekin batera doan dokumentuan zehazten dira parte-hartzaileen zerrendak eta egitaraua. EGITARAUA ETA PARTAIDEAK.
Gure zaldi arraza, POTTOKA, ezagutzera emateko antolatutako ekintzetan parte hartzea gonbidatzen zaizu.








