Eremu naturala
Garai batean Pottoka Euskal Herriko edozein menditan bila zitekeen. Nafarroa iparraldea, Pirineoak Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba iparraldea izan dira Pottokaren jatorrizko habitat-a. Lurralde hauek erliebe higatua daukate, mendi biribilduak, 1.500 metrotik gora gutxitan pasatzen direnak. Klima ozeanikoa denez, hezetasun handia, tenperatura epela eta euri eta laino ugari izaten dira. Landaredia, belardi eta altuera irabazten dijoan einean txillar ote eta garoaz osatua dago; haritz, gaztainondo, pago eta beste hainbat ostozabalez osatutako oihanak eta konifera-sailak ere aurkitu daitezke. Aspaldiko denboretatik Udaran goi larretan eta neguan haranetan aurkitu ohi izan du Pottokak bere elikagaia ala ere habitat honen erabilera astiro-astiro aldatuz joan da, koniferen landaketekin eta lurren jabegoaren status juridikoaren aldaketarekin, honela gaur egun Pottoka mendira baztertuz joan delarik.
Mendetan zehar bizi izan den inguruneari egokitu beharrak, Pottokaren jatorrizko izakera moldatzera behartu du. Honen ondorioz, konstituzio berezia lortu du pottokak. Tamaina, itxura eta adimena, heredentziak determinatzen baditu ere, inguruneak alda ditzake faktore hauek. Urtaro guzian inguruak eskeintzen dizkion balibideekin bizitzeko gai da. Askotan balibidea hauek exkaxak izanagatik ere biziirauteko estrategiak garatzen ditu. Horrela beste edozein zaldiren edo etxabereren beharrak beteko ez lituzkeen eremutan bizi ahal izaten du. Negu gorrian belar gutxi dagoenean otea, txillarra, sasia edo beste motatako landareak janez iraun lezake udaberria etorri arte eta elurte edo izozteegatik janik aurkitzeko aukerarik izango ez balu egun batzuk batere jan gabe edo elur azpiko belaxka eta zuhaitz adaxkez elikatuz pasa lezake. Gure mendietako neguko kondizio klimatologiko gogorrak ongi gainditzeko egokitua dago. Horrela, lehen hotzak iristen direnean ile geruza lodi batez estaltzen da bere gorputza hotzari aurre egiteko eta jateko exkasiaren aurrean bere metabolismoa ere makaldu egiten da eta gorputzean udaran metatu duen energia efizientzia askoz erretzen du. Udaberrian ladareria berriaren zuzpertzearekin azkar irabazten du neguan galdutako pixua.
Askatasuna eta leku zabalak ditu maite. Neguko hotz eta euritaz edo udarako berotaz babesteko besterik ez du bilatzen babesa eta babes hori mendietako basoa da, gutxitan leku itxia.
Larre eta ibilbide libreak behar beharrezkoak dira pottoken iraupenerako, bere jatorrizko habitat-ean pottokak hazteko ezinbesteko baldintza da.